Nor gara ?

Gure historia

Munduan zehar kirol aktibitate eta turismo arloan guida izan eta Mathilde Euskal Herrira itzuli da. Herri askotan ibili eta, surfa eta mendi ibilaldiz pasionatua... Bere ametsa gauzatzea erabakitzen du : Euskal Herriko edertasuna jendeari ezagutarazi kirolaren bitartez... Jatorri animaleko produkturik gabeko fomula gastronomiko batekin bere eskaintza aberastea erabakitzen du, gaiarekiko sensibilitate handia duelako. 2021 pertsona zoragarri batzuen ezagutza egiten du eta haiekin PASAIAN sortzea erabakitzen du. Denek helburu berdina daukate : Euskal Herrianrentzat daukaten maitasun mugagabea erakutsi beren pasioaren bidez. Hemen elkarrekin eta orain zurekin.

Zergatik PASAIAN ?

Euskal Herrian sorturiko, naturari lotutako lehen kirol egonaldi beganoa da. Hori dauka helburutza : Euskal Herria deskubritu aktibo iznanez, animaletik ez datozen bertako jaki goxoak dastatuz. Inposiblea dirudi?! Ba, lortu dugu ! Esperientzia bereziak biziarazteko xedea daukagu, inguratzen gaituen natura zoragarriaren erdian iraganen diren kirol egonaldiak proposatuz. Gure baloreak : egiazkotasuna, momentua bizitzea, ingurumenarentzat jasangarriak diren pratikak sustatu, gure ingurunea maitatu eta errespetatu. Pasaian-eko ekipa

séjours sportifs vegan Pays Basque

Mathilde

Sortzailea & Antolatzailea
Egun on, Mathilde naiz, Pasaian-en sortzailea. Beti irrifartsu, surfari eta eguzkiari adiktoa... Eta batez ere espazio berdeei. Beganoa naiz eta jatea asko gustatzen zait, bai eta yoga postura batzu egitea lasaitzeko. Munduan zehar zein Euskal herrian kirol aktibitate eta turismo arloan guida izan eta, Euskal Herrian motxila uztea erabaki dut, paradisuan. Bizia gozatzea dut helburu eta abentura berriak bizitzea : Pasaian sortzea horietarik bat izan da. Euskal Herriak bere bihotza ireki dit eta opari hori bueltatu behra diot. Nire ekiparekin xede hori daukagu, gure jakintza eta maitasuna zuei transmititu...

Marine

Yoga irakaslea
Jatorriz Frantzia Hego-ekialdekoa naiz eta Euskal Herrira 7 urte nituenean heldu naiz. Zorte handia daukadala estimatzen dut hemen handitzeagatik mendien eta ozeanoaren artean..Proposatutako sesioak egokitzen ditut egunean izan dituzuen aktibitateen arabera, bai eta ere natura edo sasoien zikloen arabera, zuen buruarekin eta ingurunearekin harmonian senditu zaitezten Bizitza, izadia, ozeanoa, bidaiak eta jendea ezagutzea maite dut. Horregatik, nire baloreekin bat egiten duelako, oso pozik nago Pasaian egonaldien kari zuen laguntzea. Borondate ona, harmonia, zoriontasuna, partekatzea, sinpletasuna eta naturaren errespetua nire lemaren parte dira. Berantetsita nago nire unibertsoa zuekin partekatzea !
Cuisine vegan au Pays Basque France. Séjour sportif.

Amaia

Sukaldari eta chefa
Amaia deitzen naiz eta Euskal Herrian bizi naiz. Kirolari sutsua, nire herriari, kulturari eta hizkuntzari oso lotua naiz. Gazte naizenetik sukaldaritza eta gozogintzarako pasio berezia daukat. Handitu arau, pasio hau bidai desberdineri esker elikatuz joan da. Pixkanaka ohartu naiz naturak posibilitate mugaezinak eskeintzen dizkigula elikadura mailan... Horrela, sukaldaritza begetalaren norabidea hartu dut ! Nik prestatutako jaten dutenen osasuna oso garrantzitsua da niretzat, laborantza ekologikoa jatorritzat duten sasoieko fruitu eta barazki freskoak lehenesten ditut ahal bezain bat. Horrez gain, sukaldaritza goxo eta kolorestu bat proposatzea dut xede, mahai inguruan irrifarrak marraztea ! Oso pozik nago uda honetan zuentzat sukaldatzea !

Laurent

Surf erakaslea
Laurent Iturriza naiz, Ziburun bizi naiz nere itsas utzian. Estaduko diploma duen erakasle, federazioko entrenatzaile, plazerra eta surfeatzeak sortzen duen zoriona helburu duten kurtsoak proposatzen dizkizut. Hamabost urte klubetan entrenatzaile izan eta, Freeriders surf eskola Hendaian irekitzea erabakitzen dut. Surf erakasle gisa esperientzia handia dut eta bakoitzari egokitutako pedagogia bat proposatzea dut xede. Horrez gain, kalitatezko materiala eta asurantza egoki bat proposatzen dizut. Go pro bati esker zuen kurtsoak eta progresuak filmatzen ditut, ikastaro bukaeran analisia bat egiteko. Zuekin Euskal Herriko olatuak surfeatzeko gogotsu !! Agur !